Bertsotan hasi naiz
Erantzun baten zain asteak eman dituzu, eta gaur espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.
Hain zera neska formala
hain zera neska polita
Zu ikusteko irrika
maitemintzea normala
Mundu guztia bezala
nire sentitzen naiz lizun
Dula asko esan nizun
asko maite zintudala
Oraindik ere kuttuna
zaude nere barrenean
Azkenean, azkenean
iritsi erantzuna:
Ezetz esaten duzuna
ahala eta ezina
Poza ta bestetan mina
horixe da maitasuna
Ejem, norbait bertsozale ezpada eta oraindik perlatxo hau entzuteko betarik izan ezpadu, oharra: Bertso berezi bezain dotore hau eztut nik sortu, igandeko Gipuzkoako txapelketako finalean bota zuen Jon Martinek, goxo-goxo bota ere. Aukera baduzue entzun ezazue berak kantatuta, habanera moldatu batean. Egia da, despistatu egiten du pixka bat errima era horrek. Baina hiru aldiz entzun eta ohituko zarete.
Askotan konparatzen dut nik sentitzen dudala uste dudana, nobeletean, telebistan, eta batez ere kantuetan adierazten den maitasun motarekin. Eta gaizki sentiarazten nau nik horrelako gauzarik ezin esan izateak. Alegia inoiz enaiz sentitu "zu gabe enaiz ezer", edo "nere bizitza zu zara" edo horrelako gauzak esateko moduan.
Badakit, bertso hauetan (hau eta honen atzetik zetozen beste bietan) ezta horrelakorik agertzen, maitasun goxo bat agertzen da, eta ezetzaren aurrean sortutako tristura. Tristura eta esperantza. Maitasun sanoa alegia. Ez desesperazio puntu hori. Baina nere joerari jarraituz, nere barruarekin konparatu ditut hitzak.
Eta konturatu naiz ezetz. Gai hau berbera egi izan da nere bizitzan aurreko astean. Erantzun baten zai hilabete pasa, eta berak, betiko berak, ezetz esan zidan, jada berandu zela, etzuela sentitzen niganako lehen zuen maitasun bera. Eta zai egotea okerragoa izan da erantzuna entzutea baino. Hilabete honetan burua jan besterik eztut egin, tristetu, idatzi, haserretu, negar egin, gorrotatu, berak, betiko berak nerekin egoteko 5 minutu hartzerik izan eztuelako pasa ditugun momentu guztiak pasa eta gero.
Ezetza, espero nuenaren aurka, askapen bat izan da. Umorea aldatu dit. Positibo nago orain, lasai nago. Suposatzen dut iada enaizela hain errudun sentitzen. Ezetz hori behar nuen aurrera egiteko. Familia perfektuaren irudia burutik kendu eta jende berri bat ezagutzeari ukorik ez egiteko. Laguntasun sano bat berekin eduki ahal izateko. Galdera egitera eraman ninduen sentimentua, etzen maitasun sanoa izango seguru aski.
Jon Martin ere nere alaitasunaren arrazoietako bat dela esango nuke. Eztakit non ote nengoen ni duela lau urteko Gipuzkoako bertsolari txapelketan. Guztiz lo egongo nintzen, mutil honekin ez jabetzeko. Aurkikuntza polita izan da. Eta aspaldiko partez bertso saio bat ikustea ere hala izan da. Berriz ere hitzarekin egin daitekeen jolasak erakarri egin nau. Baziren gutxienez 10 urte nik bertsorik osatzen enuela. Inoiz enuen bertsorik osatu paper eta arkatzarik gabe. Eta atzo, guztiz euforiko, etxera bidean, autoan, atasko batean nengoela, baten faltan bi etorri zitzaizkidan burura. Ejem, 8 urteko haur batenak dira (8 urteko haur hori Gaztelumendi ez bada), baina pertsona baten bapateko lehen bertsoak izateko eztaude gaizki, ezta? Nere buruari jarri nion gaia:
Hemendik gutxira auditoria bat pasa behar duen lantokiko kalitate departamentuko langilea zara. Oraindik askotxo falta da dokumentazioa konpleto egoteko, eta kontuari itxura txarra hartzen hasita zaude (ejem, egiazko gertaeretan oinarritua).
Hamar bat egun barru
guk auditoria
agertu behar degu
planta dotoria
gabon ondoren da ta
a ze umoria
egin gabe uztia
ez al da hobia?
Eguberri ondoren
bihotza berago
ta puntuak lortzeko
aukera gehiago
eztu funtzionatuko
ni horretan nago
hasi behar genuen
prestatzen lenago
Doinua: Maritxu nora zoaz

Zabaldu
del.icio.us