Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Leihoak zabalik

13/06/2007 GMT 2

Ongi etorri!!

afroditatxo @ 23:08

Bueno, bueno. Bazen garaia. Aspaldidanik nuen blog bat sortzeko ideia buruan bueltaka. Baina hainbat aitzakia direla medio, beti atzeratu egin dut momentua. Denbora asko kenduko dit... Lan garrantzitsuagoak baditut egiteko... Eztu inork irakurriko... Baina gaur, horrela bapatean, nere txokoarentzat izen aproposa etorri zait gogora: Leihoak zabalik.

Zergatik leihoak zabalik? Ba ateak ixteak beldurtu egiten nauelako. Bizitza honetan momentuoro erabakiak hartzen ari gara: Ohetik jeiki edo pixkat gehiago geratu. Burua gaur garbitu edo bihar garbitu. Gosaritan gailetak jan edo zopak egin. Eta erabaki bat hartzeak beste aukera alde batera uztea esan nahi du. Kamiseta berria jantziz gero ezingo duzu alkandorak egiten dizun tipoa erakutsi. Karrera bat ikastea aukeratuz gero beste asko ikasteari uko egiten ari zara. Bikotekide batekin egoteak beste bikotekide posible bat ezagutzeko aukera murrizten dizu.

Eta nik beldur haundia diot horri. Eta beraz, ahal dudan bezainbeste atzeratuko dut erabaki bat hartzeko unea. Azken unean esango dizut eskaini didazun planera apuntatzen naizen edo ez. Eta beharbada, bost minutu beranduago berriz deituko dizut, nere iritzia aldatu dudala esateko.

Baina nere lagun oso on batek, esaldi bakar batekin, ikuspegia aldatu arazi dit:

"Ate bat ixten den bakoitzean leiho bat zabaltzen da"

Errazagoa da atean zehar pasatzea, leihotik pasatzea baino, noski. Baina behar izan ezkero, leihotik ere pasa gaitezke. Alegia beti dago aukera aukeratutako bidea gustoko ezpadugu buelta erdia egin eta beste norantza bat hartzeko. Baina gustoko ote duzun jakiteko, bidea ibili egin behar da lehendabizi. Biderik aukeratu gabe, ezin inora iritsi.

A ze txapa lehen egunerako. Baten batek irakurriko al du!

Erantzunak

Erantzunak(6) »

  1. Ze ona, polita eta egia... Afroditatxoren lehion barrena sartuko nahiz ni behintzat!
    Hasiera ona!!

    lilith | 2007-06-17 - 22:34:50 GMT 2 #

  2. Eskerrik asko!! Nere lehen irakurlea izan zara!! Ea aldian behin idazteko ohitura hartzen dudan eta bide batez zure idatziak irakurtzekoa!!

    afroditatxo | 2007-06-18 - 01:37:27 GMT 2 #

  3. Politte hasiera!
    Nik irakurri zaitut, hala erabaki dudalako,eta agian eraman nauen denboran beste zerbait egin nezakeen baina zu irakurri zaitut!!
    nor gara? nor zara zu? nor naiz ni?
    Erantzun iezaidazu galdera hauei hurrengo postatsuen!!

    Luzifer | 2007-06-20 - 23:07:04 GMT 2 #

  4. Kaixo Afroditatxo, ikusi dudanez zu ere leihotxo bat irekitzera animatu zara denon artean eraikitako leihodun sare honetan. Ziur nago, erabiliaren erabiliaz ia indarrik egin gabe irekitzen diren leiho horietako bat bihurtuko dela zurea, goizeko haize freskoak irekiko lukeen bezala, nik behintzat gustora segiko dut zabaltzen.

    Ondo pasa oporretan, pena da lehenago ez abixatu izana zurekin joateko. Beste batean beharko du, portzierto, ezagutzen gara? Esandakoa, ondo segi!

    Ikarotxo | 2007-06-21 - 09:07:40 GMT 2 #

  5. Bete betean asmatu duzu zure galderekin Luzifer, orain arte enaiz saiatu galdera horiei erantzuten: Nor naiz ni?
    Pixkanaka deskubritzea espero dut!! (Baina zu nor ote zaren deskubritzeko eztidazu oso erraz jarri...)

    afroditatxo | 2007-06-21 - 22:49:42 GMT 2 #

  6. zure pisten zain...

    Luzifer | 2007-06-22 - 09:02:47 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!