Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Leihoak zabalik

03/07/2007 GMT 2

Bizi berri bat

afroditatxo @ 21:00

Bukatu da oraingoz ikasketa garaia. Bukatu dira azterketak, entregatu beharreko lanak, eta egin beharreko aurkezpenak.

Bukatu dira bizi batetik besterako saltoa, bien arteko mugarria izan nahi zuten oporrak, nahi ez bezalakoak suertatu direnak.

Eta hasi da bizi berria. Egunero zortzi ordu lanegin, astelehenetik ostiralera. Arratsaldeak libre. Asteburuak libre.

Baina hainbeste denboran honen zain egon ondoren, denbora libre hau noiz izango, kontzientziko kargarik gabe noiz atera ahal izango, orain ezin igaro orduak azken bi urteetan nire ondoan egon denarekin.

Orain, arratsalde luzeak hondartzan pasa ditzakegunean, asteburuetan edozein txokotan galdu gaitezkeenean, jada eztu nere beharrik. Jada aspertu da. Jada itxi dit atea.

Eta ulertzen dut. Beti nik baino gehiago eman duelako. Beti edozertarako prest azaldu delako. Eta nik ezin izan diodalako inoiz maite dudala esan. Eta denok dugulako muga bat.

Ze aldrebesa den maitasuna. Ze irrazionala. Nere buruko neurona guztiek berekin zoriontsu izango nintzela esaten zidaten. Tipo jatorra da, alaia, langilea, goxo-goxoa, detallista. Goxamen hutsa. Senar ederra izango litzateke, eta ziur nago munduko aita onena izango dela.

Eta nere bihotza beti ezetzean. Enaizela maitemindu. Eztudala behar bezala faltan botatzen. Eztidala tripak bueltarik ematen bera ikusten dudanean.

Oraindik ere, barru barruan, berak behar bezala maiteko duen neska bat merezi duela pentsatzen dut, eta nik ere sentimentu horiek norbaitegatik sentitzea merezi dudala uste dut.

Baina ze zaila den onartzea gureak eztuela funtzionatu. Eztudala nere bizitza berekin konpartituko. Enaizela ni izango hainbeste desiatzen dituen haur horien ama. Eztudala bere azal leuna laztanduko gehiago. Eta egoista den arren, ze zaila den onartzea jada enauela lehen bezala maite.

Hobby bila hasi behar dut. Jende berria ezagutzeko premia daukat, eta burua lanpetuta edukitzekoa. Gomendiorik bai?

Erantzunak

Erantzunak(5) »

  1. Zorionak! Importanteena konturatzea zen. Tripak bueltarik ematen ez badute hobe, garaiz zauden bitartean, beste toki batera joatea, ez?

    Gomendioak? Zera... nik aspaldian itsasoan nabigatzen ikasteko gogoa daukat baina ez naiz sekula jartzen, (denbora falta etab). Proba zenezake eta gero esan ea merezi duen ala ez...

    balaklaba | 2007-07-09 - 20:07:04 GMT 2 #

  2. Eskerrik asko balaklaba! Badakit sakon sakonean egokiena bukatzea zela... Baina ze gogorra halere!!

    Neri ere pasa zait nabigatzea burutik... bi eratan gainera: Surfa ikasten hasi ala belaontzian ikasten hasi... baina a ze pereza bietarako...

    afroditatxo | 2007-07-15 - 19:58:15 GMT 2 #

  3. Hara, hara... Barkatu espresioa baina ez al dira nazkagarriak hausturak? Beldurra, lastima eta tristura, pereza eta utzikeria... Eta lasaitasuna sentitzeagatik kontzientzia arazotxoak... Nere kasuan soilik agian... ez dakit bakoitzak bere erara darmazki...

    Hobbyrik? Bizi ezan bizitza lasai emakumea! Ni hori egiten ari naiz eta ez doakit gaizki... egin ezazu uneoro barrenak eskatzen dizuna!

    lilith | 2007-07-20 - 22:21:17 GMT 2 #

  4. Zenbat ezbai eta zenbat arrazoi. Maite zaitut? Hainbesteko galdera. Nik uste denok izan ditugula horrelako egoerak eta denok izan ditugula horrelako kontraesanak: Maite zaitut, baina ezaitut nahi.

    Skirol | 2007-07-21 - 03:36:05 GMT 2 #

  5. Orain bizitzataz , zutaz eta zure ingurukoekin disfrutatzen saiatu behar dezu , eta sobretodo , zure buruarekin .
    Askotan nahiak eta sentimentuak ez dira bat izaten eta gero eta lehenago konturatu hobe .
    Etapa hori bukatu da dagoeneko , orain berriak hasi behar !
    Nahi nerekin piraguan ibiltzera etorri ?

    hamargarrenean | 2007-08-03 - 16:10:29 GMT 2 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!