Bixamona
Zurekin egon nahi dut.
Besarkatu egin nahi zaitut eta zuk ni besarka nazazun.
Mimoak egin nahi dizkizut eta zuk niri egin diezazkidazun.
Zurekin egin nahi dut lo. Gaur, bihar eta etzi.
Muxuka esnatu nahi zaitut egunero.
Zure azal leuna nahi dut nere gorputzean sentitu.
Zurekin bizi nahi dut.
Zurekin konpartitu nahi ditut nere momentu onak eta txarrak.
Zure txarla amaigabeak entzun nahi ditut, behin eta berriz.
Zure momentu onak eta txarrak bizi nahi ditut.
Dantza egin nahi dut zurekin.
Parranda egin nahi dut zurekin.
Dutxatu egin nahi dut zurekin.
Kozinatu egin nahi dut zurekin.
Benetan.
Benetan.

Zabaldu
del.icio.us
Bene-benetan ematen du ari zarela bai... Baina bene-benetan nahi duzu hori? Uf... neri emango lirake pereza bat... jeje
kattalin | 2007-07-31 - 16:46:08 GMT 2 #
Beste bat bilatu duzu dagoeneko ?
Lehen ez zintuen betetzen eta orain zurekin ez dagoela bai ?
Hamargarrenean | 2007-08-03 - 16:14:13 GMT 2 #
Eztira hain xinpleak kontuak... lehen ere, orain bezala, batzuetan betetzen ninduen eta besteetan ez... baina orain, galdu dudanean, badirudi lehen baino gehiago betetzen nautela berekin igarotzen ditudan momentuek.
afroditatxo | 2007-08-07 - 23:40:31 GMT 2 #
Nere ustetan ahazten ahalegindu beharko zinake , eta saiatu zure buruak zu betetzen , etorriko da geo etori behar duena , piraguan ibiltzea ere bai agian . :-P
Hamargarrenean | 2007-08-08 - 00:09:17 GMT 2 #
Aupa laguntxo. Zure blogera loturatxo bat sortu dut niretik, ondo iruditzea espero dut. ;-)
Ikarotxo | 2007-08-29 - 20:02:38 GMT 2 #